Bionekazaritzako kide izan nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin
Bionekazaritza jada 30 urteko ibilbidea duen pertsona zein proiektuen elkarte bat da. Pertsona kontziente eta kritikoz osatuta dago, elikadura eredu jasangarriago, osasuntsuago eta bidezkoago batean sinesten dutenak. Partaide dibertsitate honen barnean, bi bazkide mota dauzkagu:
- Ekoizleak: pertsona fisiko edo juridikoak, ENEEK-en (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) edo beste zertifikatzaileren batetan altan emanda daudenak.
- Laguntzaileak: pertsona zein entitateak, elkartearen helburuekin bat datozenak eta bertan parte hartu eta lagundu nahi dutenak, Agroekologia eta Elikadura Subiranotasunaren aldeko militanteak.
Bi taldeak dira beharrezkoak, izan ere, Araba hobetzeko sare trinkoa behar dugu ekoizpenean eta kontsumoan. Ezberdintasun handiena elkarteak eskaini ditzakeen zerbitzuetan datza, eta ordaindu behar den kuotan (urte hasieran pasatzen da):
- 72 euro/urtean ekoizleak
- 36 euro/urtean laguntzaileak
Bionekazaritzaren parte izan nahi baduzu, bazkide egiteko imprimakia osatu beharko duzu zure datuekin. Behin bazkide izanda, elkartetik antolatzen ditugun ekitaldi zein informazioa jasoko duzu zure posta elektronikoan. Zure datuak gaur egun dagoen Datu Protekzio Reglamentua betez erabiliko dira .