Araudia, gutxieneko betekizunak
Nekazaritza-ekoizpen ekologikoari buruzko araudiak gutxieneko betekizunak barnebiltzen dituela uste dugu. Honek, bereziki merkaturatzeko produktuak ziurtatzeko helburua dauka, nekazaritza-ekoizpena bera, bere baitako teknikak eta eskakizunak, ekoizpen-eredu honek ingurune naturalarekin dituen inplikazioak eta ingurumena babesteko eta leheneratzeko konpromisoa beharrean.
Parte-hartze aktiboa
Elkartearen baitan, parte-hartze aktiboa bultzatzen dugu, ez bakarrik ekoizpen edota eraldatzeaileen alorrean, baita familiako baratzeetan produktu ekologikoak lortzen dituzten pertsonena edota produktu ekologikoen kontsumitzaileena.
Ekoizleen arteko lankidetza
Ekoizle/eraldatzeaile bazkideen arteko harremanek kolaborazioa dute oinarri, ez konpetentzia. Modu honetan, sartu berriei merkaturatze sareen bilaketa errazten zaie, haiekin bizipenak eta ezagutzak partekatzen dira, eta bazkideen arteko sareak eta trukeak bultzatzen dira.