Kontsumitzearen ekintzak berak, egunero hiru alditan (gosaria, bazkaria eta afaria) zein proiektu bultzatu nahi ditugun aukeratzera behartzen gaitu. Sasoiko elikagai osasungarri, etiko eta gardenak ekoizten dituzten tokian tokiko nekazarien alde egin eta, bide batez, tokian tokiko gizarte-ekonomia sustatu, ala multinazional handien alde egin. Hots, espekulazioa eta irabazi handiak bezelako beste helbururik ez dutenen alde, oinarrizko eskubidea den elikadura osasungarria alde batera utzita.