Gero eta nekazari gehiago ari gara hurbiltzen nekazaritza ekologikora
Duintasuna berreskuratzeko
Agroekologia, autonomian, kalitatean eta jasangarritasunean aurrera egiteko gure inguruari eta lurrari berriro errespetuz begiratzeko prozesu bezela ulertzen dugu. Berriz ere elikagai-ekoizle sentiarazten gaituen prozesua da, urteetan pilaturiko jakinduriaz lurra jorratu izan duten dozenaka belaunaldien duintasuna eta espiritua berreskuratzeko prozesua.
Prozesuan aurrera egiten lagunduko gaituen tresna
Laguntzaren, prestakuntzaren eta bestelako zerbitzuen bidez prozesuan aurrera egiten lagunduko diguten dinamikak sortzeko tresna bezala ulertzen dugu elkartea.
Aniztasuna , kolektibitatea eta elkartasuna
Gure lanetik bizi nahi dugu. Eta lehiakortasuna edo hedapena, aniztasunaren, kolektibitatearen eta elkartasunaren moduko balioengatik aldatu nahi ditugu.
Zein produktu ekoizten dituzte gure ekoizleek?
Barazkiak, zerealak, fruta, arrautzak, ahuntz gazta, ardi gazta, ogia, magdalenak, bizkotxoak, ardoa, garagardoa, sagardoa, zukuak, behi okela, moxal okela, mermeladak, pasta etab…