Crowdfunding

Hazi bat aldaketarako, gari-izpi bat etorkizunerako

Bionekazaritzatik, Arabako Nekazaritza Ekologikoaren Elkartea, ilusio handiz aurkezten dizugu proiektu hau: Arabako gari tradizionalen berreskurapenakontserbazioa eta ugalketa helburu dituen ekimen kolektiboa.

Zergatik egiten dugu?

Azken hamarkadetan, “iraultza berdearen” ondoren, gure nekazaritzako bioaniztasunaren zati handi bat galdu dugu. Tokiko barietateak —klima aldaketari, izurriei eta gaixotasunei aurre egiteko gaitasun handiagoa dutenak— desagertzen joan dira. Baina haziak ez ezik, jakintzak eta kultura ere galdu ditugu: landaketa teknikak, uzta biltzeko ohiturak eta eraldaketa prozesuak.

Barietate horiek lurrera eta gure mahaietara itzuli nahi ditugu, euren erresilientziaelikatze-baliopropietate organoleptikoak eta kultura aberastasuna nabarmenduz.

Proiektua elkarteek, nekazariek, errotagileek eta okinek elkarlanean gauzatzen dugu, baserria, errota eta labea batuz. Tradizioa, agroekologia eta elikadura burujabetza uztartzen dituen sare bizia osatuz.

Proiektuaren jarraipena

Zure laguntzarekin haziak ugaltzen jarraituko dugu, gari zaharren tokiko banku bat sortuz, Araban ereintzak handituz eta landa–errota–labea sarea indartuz.

Barietate hauek gure lur eta mahaietara itzultzea nahi dugu, kontserbazioa, transmisioa eta etorkizuna bermatuz.

Zure ekarpenak gaur ereiten du… eta biharko uzta bizirik mantentzen du.

Nola lagundu dezakezu proiektu honetan?

Etorkizun oparoagoa ereiteko zure laguntza behar dugu. Horregatik abiarazi dugu crowdfunding hau: elikadura burujabetzan eta bidezko eredu jasangarrian sinesten duzuen guztion “gari alea” jasotzeko.

Eta zure ekarpena eskertzeko, sari hauek prestatu ditugu:

0 – 50€ ARTEKO EKARPENAK

  • Proiektuaren berri emango dizugu.
  • Gure jarraipen jardunaldietan parte hartzeko gonbidapena, proiektuaren aurrerapena gertutik ezagutzeko. Uda honetan (2026ko ekainaren amaiera/uztailaren hasiera) Salcedoko landaketa bisitatzea aurreikusten da.

Sari horiek kasu guztietan emango dira, dohaintzan emandako kopurua edozein dela ere.

50-150€ ARTEKO EKARPENAK

50€ bakoitzeko sari bat aukeratu dezakezu:

  • Gari zaharren ilustrazio lamina (galburuak, izenak, artista eta proiektuaren azalpena atzealdean).
  • Diseinu bereziko galtzerdiak.
  • Gari zaharrekin egindako 1 kg irin.

(Adibidez: 100€ emanez gero, 2 sari aukeratu).

150€-TIK GORAKO EKARPENAK

Gari zahar irinekin okigintza ikastaroa, Mendialdeko Ogiaren obradorrean:

  • Ostiral arratsalde edo larunbat goiz batean gauzatuko da 2027ko otsailean.
  • 12 lagunentzako leku mugatua.
  • Gari zaharren ilustrazio lamina opari.

Kanpaina hau 2026ko abenduaren 31ra arte luzatuko da.

Ekarpenak egiteko modua

BANKUKO ORDAINAGIRI HELBIDERATUA

Ordainagiria formularioan adierazitako kontu-zenbakira igorriko da. Gehienez 10 eguneko epean helbideratuko da (formularioa bidali ondoren).







Sariak jasotzeko

Elkarteak bultzatutako merkatuetan ez ezik (adi sareetara), sariak jasotzeko bi data proposatzen dira Bionekazaritzaren egoitzan (Sutaustegi Zaharreko kalea 11, 01003 Vitoria-Gasteiz, Araba).

Abenduaren 21a eta urtarrilaren 8a.

Salcedoko landaketara bisita, ogi-tailerra eta proiektuaren jarraipenarekin zerikusia duten gainerako gaiei burruz berri emateko, zuekin harremanetan jarriko gara formularioan adierazitako helbide elektronikoaren bidez.

 Etorkizuna ereiten lagunduko diguzu?

Ekarpen oro garrantzitsuak dira. Proiektu hau ez da gurea bakarrik, nekazaritza biziagoa, bidezkoagoa eta gurea amesten dugun guztiona da.
Eskerrik asko sinesteagatik, laguntzeagatik eta zabaltzeagatik.