LANKIDETZAKO BERRIKUNTZA PROIEKTUA: GARIARABA

“Arabako antzinako zerealak, etorkizuneko nekazaritzarako”

GariAraba proiektuaren helburua Arabako gari barietate tradizionalak berreskuratzea eta balioan jartzea da, nekazaritza ekologikoan landuz.

Belaunaldiz belaunaldi nekazari familiek hautatu dituzten barietate hauek Arabako klima eta lurzoruetara egokituta daude, eta aniztasun genetiko handia dutenez, klima-aldaketa bezalako erronkei aurre egiteko gaitasun handiagoa dute.

Proiektuak barietate horien portaera laborantza-sistema desberdinetan ebaluatzen du, haien ezaugarri agronomiko eta genetikoak aztertzen ditu, eta haien kontserbazioa sustatzeko barietate tradizionalen katalogo bat garatzen ari da.

Horrez gain, lortutako uztarekin ehotze-, ogigintza-, gozogintza- eta bestelako gastronomia-produktuen probak egingo dira, nekazarien, errotarien, okinen, sukaldarien eta tokiko beste eragile batzuen arteko lankidetza sustatuz, balio erantsi handiagoko tokiko produktuak bultzatzeko.

Proiektuaren memoria teknikoa kontsulta dezakezu xehetasun guztiak ezagutzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu hona: bionekazaritza@gmail.com.

Informazio gehiago lortzeko,
deskargatu memoria teknikoa