Proiektu agroekologikoentzat laguntza integrala
Zer da Biomaisu?
Pertsonak erdigunean jartzen dituen zerbitzua:
- Laguntza hurbila eta jarraitua
- Kudeaketan eta arlo teknikoan laguntza
- Saretze eta baliabideak eskura jartzea
- Errealitate bakoitzera egokitutako irtenbideak
Nori zuzenduta dago?
Sektorean sartu berri direnentzat
Prestakuntza, akonpainamendua eta laguntza sarea dituen inkorporazio sendoa ziurtatzea.
- Plan pertsonalizatua (ekonomikoa, ekoizpenekoa eta bizi-plana)
- Bisita teknikoak
- Tutoretza jarraituak
- Formakuntza egokituak
- Topaketak
Ibilbide finkoa dutenentzak
Behar teknikoei, ekonomikoei, kudeaketakoei eta bizitzakoei erantzutea.
- Jarraipen pertsonalizatua eta banakako aholkularitza
- Elkartrukerako eta ikaskuntza kolektiborako espazioak
- Topaketa eta bisitak
Ekoizpen ekologikora aldaketa egin nahi dutenentzat
Konbertsio prozesuan laguntza tekniko eta normatiboa ematea.
- Hasierako diagnostikoan eta aldaketa plangintzan laguntza
- Bisita eta topaketak
- Aholkularitza eta tutoretza pertsonalizatuak
- Aldatzen ari diren pertsonen arteko laguntza sarea
Belaunaldien arteko erreleboa egin nahi dutenentzat
Trantsizio eraginkorra, gizatiarra eta ondo planifikatua erraztea.
- Ustiategiak eskualdatzeko aholkularitza
- Hautagaiekin harremanetan jartzea
- Lagatzailearen eta erreleboaren arteko harremanetan laguntza
- Erreleboa kudeatzeko prestakuntza espezifikoa
- Tutoretza jarraituak
- Prozesu osoan zehar laguntzea
- Errelebo prozesua egituratzeko gida digitala garatzea
EUS
ES