Azken hamarkadetan, “iraultza berdearen” ondoren, gure nekazaritzako bioaniztasunaren zati handi bat galdu dugu. Tokiko barietateak —klima aldaketari, izurriei eta gaixotasunei aurre egiteko gaitasun handiagoa dutenak— desagertzen joan dira. Baina haziak ez ezik, jakintzak eta kultura ere galdu ditugu: landaketa teknikak, uzta biltzeko ohiturak eta eraldaketa prozesuak.
Barietate horiek lurrera eta gure mahaietara itzuli nahi ditugu, euren erresilientzia, elikatze-balio, propietate organoleptikoak eta kultura aberastasuna nabarmenduz.
Proiektua elkarteek, nekazariek, errotagileek eta okinek elkarlanean gauzatzen dugu, baserria, errota eta labea batuz. Tradizioa, agroekologia eta elikadura burujabetza uztartzen dituen sare bizia osatuz.